2026eko otsailaren 19a - 15:08
Kautxuarekin lan egiten duen Sopuertako (Bizkaia) J.M. LUAN enpresan sutea izan da goizeko 11:45ak aldera, eta lantegia hustu behar izan dute, baita alboko etxebizitza ere.
Suhiltzaileek 13:00etarako kontrolpean zuten sua, eta jada itzali dute; jakinarazi dutenez, ez da zauriturik izan, nahiz eta lantegiaren eraikin bat kiskalita geratu. Hala ere, inguruko bizilagunei leihoak ixtea gomendatu zaie, kerik arnas ez dezaten.