Soralucek filiala ireki du Erresuma Batuan

Graeme Thomas izango da izango Soraluce UKren zuzendari nagusia

Graeme Thomas, Soraluce UKko zuzendaria eta Rafa Idigoras Soraluceko zuzendari nagusia | Argazkia: Soraluce
Graeme Thomas, Soraluce UKko zuzendaria eta Rafa Idigoras Soraluceko zuzendari nagusia | Argazkia: Soraluce
2026ko uztailaren 9a - 15:33
Eg. 2026ko uztailaren 9a - 15:49

Soraluce enpresak Soraluce UK izeneko filiala ireki berri du Erresuma Batuan. Danobatgroup taldeko konpainiak azaldu duenez, nazioarteko hazkunde-planaren baitan sartzen da filial berriaren eraketa, eta horren bidez Erresuma Batuko eta Irlandako industria-merkatuetan presentzia handitu nahi du.

 

Tamaina eta konplexutasun handiko piezak mekanizatzeko soluzio aurreratuak fabrikatzen ditu Soralucek, eta herrialde horietako bezeroei salmenta, laguntza teknikoa eta salmenta osteko zerbitzua eskainiko dizkie bere filial berriak. Zuzendari nagusia Graeme Thomas izango da, zeinak eskualdeko makina-erremintaren sektorean ibilbide zabala duen, eta fabrikazio aurreratuko industriako bezeroen beharrak sakon ezagutzen dituen.

“Erresuma Batuko eta Irlandako merkatuetan presentzia zuzena izateak aukera emango digu gure bezeroekin are hurbilago lan egiteko, haien fabrikazio-erronkei Soralucek eskaintzen dituen mekanizazio- soluzio aurreratuekin eta ingeniaritza-esperientziarekin erantzunez”, adierazi du.

 

Halaber, Oier Elgezabal Soraluceko Salmenta Orokorren presidenteordeak adierazi du Soraluce UKren irekiera “mugarri garrantzitsua” izan dela. “Tokiko presentzia honekin gure bezeroei gertuko laguntza eskaintzeko gaitasuna indartzen dugu, aldi berean Soraluce mundu osoan bereizten duten ezagutza, teknologia eta ingeniaritza-gaitasun guztiak mantenduz”, nabarmendu du.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain