2025eko martxoaren 10a - 11:44
Atzo arratsaldean sua piztu zen Soraluzeko Galvanizados Arrate izeneko enpresan. Lau makinetako bi kiskalita geratu dira sutearen ondorioz, eta baliteke hilabeteak pasatzea lantegia berriro ere martxan jarri arte. Enpresakoek azaldu zutenez, “abendura arte” jarduerarik gabe egon daiteke enpresa.
Sagarraga industrialdean kokatzen den lantegian dihardute gaur egun hogeita hiru langilek, baina horietako bat ere ez zegoen bertan sutea hasi zenean, hots, 17:15ak aldera. Sutea itzali arte ia hiru ordu pasa ziren. Oraindik ere argitzeke dago zein izan den sutearen jatorria.