• ENPRESAK GAUR
  • SPRIk 1,1 milioi bideratuko ditu euskal enpresetan teknologia digital eta iraunkorrak aplikatzera

SPRIk 1,1 milioi bideratuko ditu euskal enpresetan teknologia digital eta iraunkorrak aplikatzera

BDIH Konexio programaren hirugarren edizioan izen emateko epea zabalik da urriaren 14ra bitarte

Argazkia: Shutterstock
Argazkia: Shutterstock
2022ko uztailaren 28a - 15:56

Spri Taldeak ohar bidez jakitera eman duenez, hirugarren urtez jarraian, euskal enpresek teknologia digital eta jasangarriak aplikatzea errazten duen laguntza-programa eskuratu ahal izango dute.

Aurrekontua, guztira, ia 1,1 milioi eurokoa da eta eskaerak egiteko epea urriaren 14ra bitarte egongo da irekita. Laguntzak Basque Digital Innovation Huben bidez kudeatuko dira eta berak jarriko du enpresen eskura teknologia digital eta jasangarriak prestatzeko, ikertzeko, probatzeko eta baliozkotzeko aktiboen eta zerbitzuen sare konektatua.

Iaz, 82 euskal enpresak jaso zituzten laguntza horiek, 2020ko lehen edizioaren bikoitzak. 2021ean emandako laguntzetarako gauzatutako aurrekontua ia 955.000 eurokoa izan zen.

Programaren helburua industria-enpresen lehiakortasuna areagotzea da, beren ekoizpen-prozesuetan edo produktuetan hobekuntzak eginez, eta BDIHren nodoek eskainitako teknologia digital eta iraunkorrak gehituz.

Aurtengo plana, gastuen %80ko diru-laguntzekin, Fabrikazio Gehigarriarekin, Zibersegurtasunarekin, Makina Adimentsu eta Konektatuekin, Material Aurreratuekin, Robotika Malguarekin, Sare Elektriko Digitalekin edo Gailu Medikoekin eta osasun digitalarekin lotutako teknologiak txertatzen dituzten enpresei zuzenduta dago.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain