Cristina Oyón zuzendari nagusi izendatu du SPRIk, eta Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako historian kargu horretan izango den lehen emakumea bihurtu da. 2020tik taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendari izandakoak Jon Ansoleagaren lekukotza hartuko du aurrerantzean.
EHUn Zientzia Fisikoetan lizentziatua, 30 urte baino gehiago daramatza Oyónek SPRIn. Bere azken egitekoaren parte izan da ikerketa, garapen teknologikoa eta industria berrikuntza sustatzea ahalbidetuko duten laguntzak eta tresna publikoak diseinatu eta garatzea EAEko enpresa sarearentzat, trantsizio digitala eta energetikoa ahalbidetu asmoz. Europako Batzordeak martxan jarritako Industry 2030 eta Industrial Forumean ere parte hartu du.
Aurrerantzean, SPRIko zuzendari nagusi den heinean, Euskadi 2030 Industria Planaren baitan egiten ari diren Proiektu Eraldatzailerako hautagaitzak jaso eta aztertzeaz arduratuko da.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta