• ENPRESAK GAUR
  • Deustuko Unibertsitateak irabazi du Alianza STEAM 2024ko lehen saria

Deustuko Unibertsitateak irabazi du Alianza STEAM 2024ko lehen saria

Inspira STEAM programari aitortza egin diote neska gazteengan bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeagatik

Inspira STEAM programan parte hartu duten aholkulariak | Argazkia: Deustuko Unibertsitatea
Inspira STEAM programan parte hartu duten aholkulariak | Argazkia: Deustuko Unibertsitatea
2025eko urriaren 3a - 11:35

Deustuko Unibertsitatea irabazle izan da Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak ematen dituen Berdintasunaren aldeko ikasgelak: Alianza STEAM 2024 sarietan, “entitate edo erakunde publiko edo pribatuen” kategorian, hain zuzen. Sari horiek helburu dute STEAM bokazioak (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika arloetakoak) neska gazteen artean sustatzen dituzten proiektuei aitortza egitea, esparru horietako genero arrakala murrizteko egiten duten lanagatik.

 

Deustuko Unibertsitateak Inspira STEAM programarengatik jaso du 5.000 euroko lehen saria. 2016an jarri zen martxan proiektua, zeinetan zientzia eta teknologia munduko pertsonekin elkartzen diren Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasle gazteak, STEAM gaiei buruz hausnartzeko. Hala, bederatzi urteren ostean 2.800 emakumezko aholkularik eta 300 gizonezkok parte hartu dute programan, 550 ikastetxe bisitatuta eta 50.000 gazte ingururekin lan eginda.

Unibertsitateak esan du aitorpen horrekin “indartu” egin duela duen konpromisoa “berdintasunerako hezkuntzarekin eta etorkizun sozial eta ekonomikorako estrategikoak diren arloetan emakumeen talentua bultzatzearekin”.