Sutea eta zauritu bat Karrantzako enpresa batean

Zaurituak erredurak egin ditu eskuetan

Karrantzako udaletxea | Argazkia: Karrantzako udala
Karrantzako udaletxea | Argazkia: Karrantzako udala
2026ko maiatzaren 18a - 11:17
Eg. 2026ko maiatzaren 18a - 11:23

Sutea izan da Bizkaiko Karrantza udalerriko Ahedo auzoko enpresa batean, goizeko 08:40ak aldera, eta pertsona bat zauritu da. Erredurak izan ditu eskuetan eta pronostiko arina duela iragarri du Segurtasun Sailak. Sutea kontrolpean da, baina badirudi kaltetuta geratu direla enpresaren nekazaritzako zenbait makina.