
2025eko irailaren 3a - 11:08
Bart gauean, 02:20ak aldera, sutea izan zen Irungo Bentak auzoko txatartegi enpresa batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi du suak kalte material larriak sortu dituela; hori ez ezik, pertsona bat ospitaleratu behar izan dute kea arnastu duela eta.
Goizaldean, 07:20ak aldera, suhiltzaileek Gabiria kaleko sua itzaltzea lortu dute. Ke-laino handia sortu arren, inguruko eraikinek ez dute kalterik jasan.