Sutea izan da gaur goizean CAFen biltegi batean

Goizeko 02:30tan piztu da sua Lazkaoko pintura biltegi batean. Ez da inor zauritu

Suhiltzaileen kamio bat | Argazkia: Europa Press
Suhiltzaileen kamio bat | Argazkia: Europa Press
2026ko ekainaren 9a - 11:28
Eg. 2026ko ekainaren 9a - 11:32

CAF konpainiak Lazkaon duen biltegi bat erre da gaur goizaldean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak iragarri duenez. Pintura gordetzeko biltegi batean gertatu da ezbeharra, goizeko 02:30etan, eta zenbait langile lanean ari baziren ere, ez da zauriturik egon.

 

LABek jakinarazi du sua zabaltzen hasi denean inguruko nabeetako langileak atera dituztela. Suhiltzaileak bertaratu dira lekura eta su itzaltzea lortu dute goizeko 04:00etarako.

Sindikatuak eskatu dio enpresari arduraz jokatzeko eta prebentzio neurriak berrikusteko.