• ENPRESAK GAUR
  • Talgok 80 milioi euroko kontratu bat itxi du Uzbekistanen

Talgok 80 milioi euroko kontratu bat itxi du Uzbekistanen

Abiadura handiko sei trenen mantentze-lanaz arduratuko da datozen hamar urteetan

Argazkia: Talgo
Argazkia: Talgo
2026eko urtarrilaren 2a - 10:47

Kontratu berri bat sinatu du Talgok Uzbekistanen. UTY Uzbekistango trenbideen enpresa publikoak Talgo hautatu du abiadura handiko sei trenen mantentze-lana gauzatzeko datorren hamar urteetan zehar, 80 milioi euroren truke.

 

Talgo 2009tik da Uzbekistanen, eta zehaztu duenez, inoizko kontraturik handiena lortu du Asiako herrialdean. Talgo 250 ereduko trenak ditu bertan, zeinak 230 kilometroko orduko mugitzen diren eta 275 kilometro ordura arte ere irits daitezkeen. Horien mantenuaz arduratuko da, hain zuzen.

Kontratu horrekin, tren fabrikatzaileak indartu egiten du UTYko bazkide estrategiko gisa duen eginkizuna, eta hurrengo hamarkadan flotaren “fidagarritasuna eta eskuragarritasuna” bermatzen dituela adierazi du ohar bidez. Horrela, konpainiak bere posizioa sendotu du funtsezko merkatu batean, non bere trenak herrialdearentzako jauzi teknologikoa diren.