Tecnaliak %6,7 handitu du fakturazioa 2022an

128 milioi euroko diru sarrerak izan zituen iaz eta 678 milioi euroko eragina izan zuen EAEko BPGan

Alex Belaustegui eta Jesus Valero Tecnaliako presidentea eta zuzendari nagusia gaur Bilbon | Argazkia: Tecnalia Alex Belaustegui eta Jesus Valero Tecnaliako presidentea eta zuzendari nagusia gaur Bilbon | Argazkia: Tecnalia

Tecnalia ikerketa eta garapen teknologikorako zentroak 128 milioi euroko fakturazioa izan zuen 2022an, aurreko urtean baino %6,7 handiagoa. Halaber, 678 milioi euroko eragina izan zuen Euskal Autonomia Erkidegoko BPGan, eta 4.200 konponbide teknologiko baino gehiago garatu zituen 2.000 enpresarekin. Alex Belaustegui presidenteak eta Jesus Valero zuzendari nagusiak ezagutarazi dituzte datuok Bilbon egin duten batzarrean.

Iaz, 1.500 adituren langa gainditzea lortu zuen Tecnaliak, eta 2021ean baino %2,5 aditu gehiago ditu zentroak orain. Ondorioztatu dutenez, Tecnaliako lanpostu bakoitzeko ,  Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 6,88 lanpostu mantentzen dira, 2021ean baino %9 gehiago. Guztira, 9.706 lirateke. Gainera, 90 langile ditu parte hartzen duen enpresetan, aurreko urtean baino %29 gehiago.

Tecnaliako buruek 2022an zentroak izan dituen "emaitza onak" azpimarratu dituzte, aurreko ekitaldiaren testuinguru "konplexua" aintzat hartuta, eta "enpresei I+G+b transferitzeko estrategiaren emaitza" direla gaineratu dute, ekonomikoki eta sozialki eragina izatea baitu helburu.

2023rako erronkak

Tecnaliako buruek jakitera eman dutenez, aurtengo ekitaldian 13 milioi euro bideratuko dituzte inbertsio, ekipamendu eta azpiegitura berrietara, aurrekoan baino %11,2 gehiago. Hiru start-up berri ere sortuko dituzte 2023an eta 2024rako beste bost sortzea dute helburu, hurrengo ekitaldietan ere kopuru hori errepikatuz.

Bestalde, egun laguntzen ari diren proiektuetako batzuk ere aipatu dituzte: Irizarren autobus adimenduna, konektatua eta zero isurikoa; Renault eta Alsa enpresen ibilgailuen automatizazioa; edota MUBIL mugikortasun poloa Gipuzkoan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK