• ENPRESAK GAUR
  • Tecnaliaren fakturazioa %5,63 hazi da urtebetean, 120 milioi euroraino

Tecnaliaren fakturazioa %5,63 hazi da urtebetean, 120 milioi euroraino

Ikerketa zentro sarearen arabera, krisiak ez die eragin enpresen berrikuntza inbertsioei. 13. postuan dago Europako ikerketa zentroen zerrendan

Argazkia: Tecnalia
Argazkia: Tecnalia
2022ko uztailaren 6a - 17:07

Energia eta lehengaiek krisiak ez dio Tecnaliari eragin. Jesus Valero zuzendari nagusiak azaldu duenez, euskal enpresek ez dituzte murriztu berrikuntzan eginiko inbertsioak eta ikerketa zentroen sareak “emaitza oso onak” izan zituen iaz, 120 milioi euro fakturatu baitzituen, 2020an baino %5,63 gehiago. Hala, aurreikuspenen arabera, 2023an 140 milioi euro fakturatzea espero dute.

 

Gaur egun, 1.464 adituk dihardute Tecnalian lanean eta 1.200 enpresari ematen diote zerbitzua. Horien %73 enpresa ertain edo txikiak dira. Ikerketa zentroaren datuen arabera, bezeroen fakturazioa batez beste %40 handitu zen iaz eta langile kopurua %23. “Start-up txikiei laguntzaren aldeko apustua ondo irten da”, laburbildu du Valerok. Izan ere, Tecnaliak eginiko barne ikerketa baten arabera, enpresa batek beraien eskutik inbertitzen duen euro bakoitzeko 6,3 euro jasotzen ditu.

Bestalde, Tecnaliak proiektu propioak ere garatu eta eskaintzen ditu eta horiek salduz 5 milioi euro irabazi zituen iaz. Proiektu horiei esker, Europako ikerketa zentroen zerrendako 3.600 zentroen artean 13. postuan dago Tecnalia.