• ENPRESAK GAUR
  • Tecnimoem Care talde nafarrak Ugari Geriátrica erosi du

Tecnimoem Care talde nafarrak Ugari Geriátrica erosi du

Stellum Growth funtsa 2023an taldean sartu zenetik, hazkunde estrategia bete-betean da Tecnimoem Care. 15 milioi euroko fakturazioa izatea aurreikusten dute

Tecnimoem taldearen fabrika bat Vianan| Argazkia: VK
Tecnimoem taldearen fabrika bat Vianan| Argazkia: VK
2026eko urtarrilaren 7a - 10:43
Eg. 2026eko urtarrilaren 8a - 09:08

Sektore soziosanitarioan diharduen Tecnimoem Care talde nafarrak Ugari Geriátrica konpainiaren %100a bereganatu berri du. Gasteizko enpresa hau 1999an sortu zen, eta mendekotasuna duten pertsonen zaintzara bideratutako produktuak merkaturatzen ditu.

 

Aurrerantzean Tecnimoemen Caren parte izango da eta taldeari ahalbidetuko dio bere eskaintza handitzea. Eragiketa honen bidez, taldeak 15 milioi euroko fakturazioa izango du, eta bere salmenten %15 nazioartean egingo du.

2023an Stellum Growth kapital pribatuko funtsa Tecnimoem Caren sartu zenetik, hazkunde estrategia abiatu zuen taldeak, eta operazio hau estrategia horren parte da. Hala, Ugari Geriatrica taldea sartuko bada ere, bere negozioak aurrera jarraituko du, lantalde bera mantenduko dute, eta Ugari markarekin jarraituko du lanean.

 

Enrique Barragán Tecnimoem Careko zuzendari nagusiaren ustez, "Ugari ibilbide sendoa duen marka da, eta bat dator sektorea ulertzen dugun moduarekin, hurbiltasuna, espezializazioa eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko konpromisoa baitu. Horri esker, hazten jarraituko eta eremu soziosanitarioko bezero eta profesionalentzako eskaintza indartuko dugu".

Igor Abraham Bengoa Rodríguez, Ugariko gerenteak adierazi duenez, "Tecnimoem Care taldean sartzeak, sektorean oso ezagunak diren marka eta prestigioarekin, eta filosofia partekatuarekin, Ugariren posizioa indartzen du eta etengabeko hazkundea sortzeko aukera ematen digu, bi enpresen konbinazioan sortzen diren sinergiei esker. Gure bezeroei beti eman dieguna (berrikuntza eta kalitatea) eskaintzen jarraitzeko gure ahaleginean aurrerapausoa dela uste dugu".