Tubacexek eta ITP Aerok lankidetza akordio berri bat sinatu dute gaur, sektore aeronautikoko zenbait programa garatzeko. Tubacexek Salem filialaren bidez parte hartuko du bi aldeen arteko kolaborazioan, eta azaldu dutenez, aeronautika adarra dibertsikatzea dute helburu.
Salem Tubacexek filial estatubatuarra da, zeinak egoitza Greenville hirian duen, Pennsylvaniako estatuan. Enpresa hau espezializatuta dago soldadurarik gabeko hodietan eta zehaztasun altuko nikel aleazioak ekoizten ditu aeronautika sektoreko enpresentzat.
Akordioaren baitan, altzairu herdoilgaitzezko soldadurarik gabeko hodiz eta doitasun handiko nikel-aleazioz hornituko Salemek ITP Aero, bai motorreko kanpo-sistemetarako, erregai eta olio-zirkuituetarako eta zirkuitu hidraulikoetarako, besteak beste.
Josu Imaz Tubacexek CEOak azaldu du merkataritza itun honi esker ITP Aerorekin duten kolaborazioa nabarmen handitu dela, eta hodien hornitzaile estrategiko gisa, euren merkatuko posizioa indartu dutela uste du. Elena Vicente ITP Aeroko ordezkaria ere pozik azaldu da, “bazkide fidagarri” batekin epe luzeko akordioa erdietsi dutelako.
Greenvillez gain, Tubacexen filialak beste fabrika bat du Oklahoman, eta espazio hori ere baliatuko dute hodiak ekoizteko.