• ENPRESAK GAUR
  • Faes Farmak, Vidralak eta Tubacexek aurreikuspen sendoak dituzte 2025erako

Faes Farmak, Vidralak eta Tubacexek aurreikuspen sendoak dituzte 2025erako

Faes Farmak 52,3 milioi euroko mozkin garbiak lortu ditu, Vidralak 107,8 milioi eta Tubacexek 15,6 milioi

Konpainiak %8-10eko hazkundea organikoa aurreikusten du diru-sarreretan | Argazkia: Faes Farma
Konpainiak %8-10eko hazkundea organikoa aurreikusten du diru-sarreretan | Argazkia: Faes Farma
2025eko uztailaren 24a - 12:13

Faes Farmak 52,3 milioiko egotzitako mozkin garbiak lortu ditu lehen seihilekoan, iaz baino %10,3 gutxiago, Derioko planta berriaren kostu gehigarriek eta bestelako eragiketek eragina izan baitute. Taldearen diru sarrera totalak, aldiz, %12,3 handitu dira, 307,4 milioi eurora iritsita. Aurreikuspenak gainditu ditu konpainiak, arlo guztietan izan baitu hazkundea.

 

Ebitda doitua 80,5 milioi eurokoa izan da (%2,5), aparteko ondorioak kenduta, esperotakoa; jakinarazitako Ebitda ere baikorra izan da 73,3 milioi eta %6,6ko jaitsierarekin (%6 eta %9 arteko beherakada espero zuten)

Vidralaren kasuan, konpainiak 107,8 milioi euroko irabazi garbiak lortu ditu lehen seihilekoan, Faes Farmaren antzera, iaz baino %10,8 gutxiago. Salmentak ere %9,7 txikitu dira, 750,1 milioi eurokoak izan baitira. Ebitda 216,1 milioi eurokoa izan da (-%4) eta Ebitdaren marjina %28,8an mantendu da; hau da, saldutako 100 euro bakoitzeko, enpresak ia 29 euroko irabazi operatibo gordina sortu ditu.

 

Tubacexek lehen seihilekoan 15,6 milioi euroko irabazi garbi lortuta, urtea arteko %140,9ko hazkundea izan du konpainiak, ADNOCekiko lizentzia-hitzarmenaren ondorioz.

Salmentek %9,2ko beherakada izan dute, 361,4 milioi eurora iritsita, nikelaren prezioaren jaitsierak eta dolarrak euroaren aldean duen balio-galtzeak eraginda. Bestalde, Ebitda 61 milioi eurokoa izan da, %21,8ko eraginkortasun operatibo handiagoa islatuta. Aldi berean, 1.400 milioi euroko eskaera zorroa izaten jarraitzen du konpainiak.

2025eko aurreikuspenak

2025erako, Faes Farmak %8-10eko hazkundea organikoa aurreikusten du diru-sarreretan, eta Ebitda doitua %3-5 igoko da, baina Ebitdak beherakada izango du (-%6-9) ezohiko kostuen ondorioz.

Vidralak 450 milioi euroko Ebitda lortzeko eta kutxako 200 milioi euro inguru sortzeko aurreikuspenari eusten dio, ziurgabetasun makroekonomikoak gorabehera.

Azkenik, Tubacexek konfiantza du epe ertain eta luzerako duen kokapen estrategikoan, AEBn duen presentzia industrialari, dibertsifikazio geografikoari eta balio erantsi handiko proiektu eta produktu aurreratuen aldeko apustuari esker.