Tubacexek inoizko kontraturik handiena sinatu du Abu Dhabin, 1.000 milioi euroren truke

Fabrika bat eraikiko du Tubacexek emirerri horretan, 2024an martxan egongo da eta 150 langile izango ditu

Argazkia: Tubacex Argazkia: Tubacex

Tubacexek bere historiako kontraturik handiena eskuratu du Abu Dhabiko Petrolio Konpainia Nazionalarekin sinatutako akordio bati esker, 1.000 milioi euroren truke. 30.000 tona produktutik gorako balioa izango du eta hamar urteko iraupena, Ekialde Ertainean gasa erauzteko soluzio integralak hornitzeko. Akordio horren baitan, Abu Dhabin lantegi berri bat eraikitzeko konpromisoa hartu du Tubacexek. 2024rako martxan egongo litzateke fabrika eta 150 pertsona egongo lirateke bertan lanean. Konpainiak azaldu duenez, akordioak “negozioaren egonkortasuna bermatzen du, ingurumenari ahalik eta kalte gutxiena eraginez”.

Abu Dhabin egindako esleipen hori, gainera, azken asteetan hodi ezberdinak fabrikatzeko sinatu berri diren beste akordio batzuen atzetik dator. Ondorioz, Tubacexek hirukoiztu egin du diru zorroa, guztira 1.500 milioi eurotik gora ditu uneotan bere baitan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK