• ENPRESAK GAUR
  • Tubacexeko mobilizazioetan parte hartu zuten hiru gazte espetxeratzeko eskatu dute

Tubacexeko mobilizazioetan parte hartu zuten hiru gazte espetxeratzeko eskatu dute

Fiskaltzak desordena publikoa eta agintaritzaren aurkako atentatua leporatu dizkie

Tubacexeko martxoko mobilizazioak | Argazkia: Europa Press
Tubacexeko martxoko mobilizazioak | Argazkia: Europa Press
2022ko abuztuaren 4a - 16:03

Martxoaren 25ean, Amurrioko (Araba) Tubacex lantegiaren aurrean izan ziren mobilizazioetan parte hartu zuten hiru gazteri lau urte eta zazpi hilabeteko espetxe zigorrak ezartzea eskatu du Fiskaltzak, desordena publikoa eta agintaritzaren aurkako atentatua leporatuta.

 

LAB sindikatuak salatu duenez, “langile borroka kriminalizatzeko beste ahalegin bat da” eta argi dio, “mobilizazioetan jokabide txarra izan zuena Ertzaintza izan zela, langileak hainbat aldiz kolpatuz”. Hala, hiru persona horien absoluzioa eskatu du, baita Tubacexeko greba eta lan gatazkaren harira salatuak eta auzipetuak izandako guztien absoluzioa ere.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain