• ENPRESAK GAUR
  • Tubacex aldi baterako lan erregulazio espedientea abiatzea aztertzen ari da

Tubacex aldi baterako lan erregulazio espedientea abiatzea aztertzen ari da

Azken asteetako energia krisiak konpainiaren lan karga apaldu du, eta zuzendaritzak neurriak hartuko dituela jakinarazi die langileen ordezkariei

Tubacexen fabrika bat | Argazkia: Tubacex
Tubacexen fabrika bat | Argazkia: Tubacex
2026ko apirilaren 22a - 10:49
Eg. 2026ko apirilaren 22a - 10:50

Ormuzko itsasartearen itxiera hasi da euskal industrian eragiten. Tubacex enpresa da energia krisiaren inpaktu handiena izaten ari den enpresetako bat, izan ere, azken hilabeteetan konpainiaren lan kargak behera egin du, eta hori dela eta, hainbat neurri hartuko ditu enpresako zuzendaritzak.

 

Aldi baterako lan erregulazio espedientea ezartzea planteatzen ari da Arabako enpresa. Atzo Amurrioko eta Laudioko langileetako ordezkariekin bildu zen zuzendaritza, eta bertan jakinarazi zien zenbait neurri hartu beharko dituztela.

Tubacexek hodiak ekoizten ditu petrolio eta gas sektorearentzat, besteak beste. Enpresak salmentetan beherakada izango duela aurreikusten du, nahiz eta uste duen egungo egoera “koiunturala” dela. 600 langiletik gora ditu konpainiak bi lantegietan.