Tubos Reunidos erosteko lehiaketa prozesuaz arduratzen ari den administratzaileak erabaki du epeak zertxobait luzatzea. Amurrion eta Trapagaranen plantak dituen enpresak hainbat erosleren interesa piztu du, eta haiek eskatu dute, hain zuzen ere, tartea luzatu ahal izatea informazioa ondo aztertu eta eskaintza ahalik eta egokiena mahaigaineratzeko.
Hasiera batean ezarritakoaren arabera, enpresari buruzko informazio konfidentzial guztia biltzen duen Data Roomera sartzeko epea irailaren 7ko 23:59ra arte zegoen zabalik, eta irailaren 14ko 14:00ak arte lehen eskaintzak egitekoa. Konkurtso administratzaileak epaileari jakinarazi dionez, Data Roomerako sarbidea irailaren 30eko 23:59ra arte egongo da irekita, eta urriaren 7ko 14:00ak arte aurkeztu ahalko dira lehen erosketa proposamenak.
Badira dagoeneko Konfidentzialtasun gutuna sinatu eta Data Roomerako sarbidea duten hainbat enpresa, zenbakia eta izenak zehaztu ez badira ere, hori ere prozesuaren hobebeharrez. Dena den, uztailean ateratako informazioaren arabera, Tubacex eta Sidenor direla egoera gertutik jarraitzen diren bi euskal talde.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta