• ENPRESAK GAUR
  • Tubos Reunidoseko Trapagarango langileen gehiengoak erregulazio espedientea onartu du

Tubos Reunidoseko Trapagarango langileen gehiengoak erregulazio espedientea onartu du

Bizkaiko lantegiko plantillaren oniritzia ez da nahikoa izango, Amurrion gehiengoak kontra bozkatuko baitu

Tubos Reunidoseko langileak, protestan, Euskaldunan | Argazkia: EnpresaBIDEA
Tubos Reunidoseko langileak, protestan, Euskaldunan | Argazkia: EnpresaBIDEA
2026eko martxoaren 13a - 09:13

301 langile da kaleratzekoa Tubos Reunidos, horietatik 274 Amurrion eta 27 Trapagan. Atzo egin zuten bozketa Bizkaiko lantegiko langileek eta %95,07k enplegua erregulatzeko espedientea babestu du, %4,33 kontra egin eta %0,37k zurian bozkatu badute ere. 

 

Gauzak hala, baina, babes hori ez da nahikoa izango enpresak eginiko eskaintza aurrera ateratzeko, Amurrioko lantegian erreferendum hori egitea baztertu dutelako eta ordezkaritza duten sindikatu gehienek —LAB, ELA, ESK eta UGTk— horren kontra bozkatuko dutela esan baitute, eta 13 ordezkaritik 7 dituztelako lauen artean.

UGT izan da azkena adierazten kontra egingo duela, eta horrek eragin du amaierako emaitzan. CCOOk, bestalde, iragarri zuen gehiengo bat bazegoen horren alde sinatuko zuela, erreferendum bitartez horrela erabaki ostean.

 

Gaur berriro ere bilera dute enpresa batzordeak eta zuzendaritzak Bilboko Euskalduna jauregian, eta mobilizazioak daude iragarrita eraikinaren atarian.