• ENPRESAK GAUR
  • Tubos Reunidosen Amurrioko greba mugagabea bertan behera uztearen alde egin du asanbleak

Tubos Reunidosen Amurrioko greba mugagabea bertan behera uztearen alde egin du asanbleak

Deituta zeuden 889 langileetatik 234k bozkatu dute, 232k alde

Ertzaintzaren furgoietan sartu dira bozkatu dutenak asanbleara | Argazkia: Iñaki Berasaluce/Europa Press
Ertzaintzaren furgoietan sartu dira bozkatu dutenak asanbleara | Argazkia: Iñaki Berasaluce/Europa Press
2026ko maiatzaren 7a - 12:49
Eg. 2026ko maiatzaren 7a - 16:01

Gaur goizean egin da Tubos Reunidoseko Amurrioko plantako langileak greba mugagabean jarraitu edo bertan behera utzi baldintzatu zezakeen bozketa. Langileen %25ek bultzatutako bozketa izanik, plantan lan egiten duten 889 langileetatik soilik 234k erabaki dute parte hartzea. Horietatik 232k egin dute lanuzteak amaitzearen alde, batek kontra bozkatu du eta azken bat abstenitu egin da.

 

Greba mugagabearen oinarrian 240 langileren kaleratzea egon da, den-denak lan hitzarmen kolektibokoak. Aitzitik, Berria egunkariari piketean dauden langileek esandakoaren arabera, hitzarmen kolektibotik kanpo geratzen diren langileak izan dira bozketan parte hartzea erabaki dutenak, bulegoetako edo administrazioko langileak kasu. 

Espero baino ordubete beranduago abiatu da asanblea. Horretan parte hartzea erabakia zuten langileak herriko geltokian geratu dira goizeko zortziak emateko bost minutu geratzen zirenean eta handik abiatu dira fabrikara. Iristerakoan, bertan zeuden dagoeneko asanblea begi onez ikusi ez duten ELA, LAB eta ESK sindikatuetako ordezkari eta langileak, askotariko karpa eta pankartekin. Azkenean, boza eman nahi zutenak Ertzaintzaren furgoietan sartu dira plantara. Edozein kasutan, tentsio uneak bizi badira ere, istilurik ez da izan. 

 

Amurrioko langileek 2 hilabete daramatzate greban. Izan ere, martxoan jakinarazi zuen zuzendaritzak enplegua erregulatzeko espedientea egingo zuela.