• ENPRESAK GAUR
  • Tubos Reunidosen irabaziak %49,4 txikitu dira 2024an

Tubos Reunidosen irabaziak %49,4 txikitu dira 2024an

324 milioi euroko negozio zifra erdietsi du enpresa arabarrak, iaz baino %39,2 gutxiago

Argazkia: Europa Press
Argazkia: Europa Press
2025eko otsailaren 28a
Eg. 2025eko otsailaren 28a

Industria egoera ezengonkorrak nabarmen eragin du Tubos Reunidosen 2024ko emaitzetan. 28,6 milioi euroko irabaziak izan ditu pasa den urtean. Arabako enpresak gaur jakinarazi duenez, %49,4 murriztu ditu mozkin garbiak, 2023aren aldean. 324 milioi euroko negozio zifra erdietsi du, iaz baino %39,2 gutxiago.

 

Mozkina eta fakturazioa txikitu baditu ere, enpresak bezero zorroa %44 handitu duela adierazi du. 144 milioi eurokoa du egun bezero zorroa. EBITDA, aldiz, 8,8 milioi eurokoa.

2024ko urtarrilean egindako deskontua duen enkante-prozesuak 80 milioi euroko murrizketa garbia eta 66,5 milioi euroko finantza-emaitza positibo garbia sortu ditu, eta horrek eragin du enpresak irabaziak izatea joan den ekitaldiaren itxieran.