Tubos Reunidosen salmentak %125 hazi dira maiatzera bitarte

220 milioi euroren salmentekin, aurtengo bost hilabeteetan pasaden urteko ia fakturazio osoa berdindu du

Francisco Irazusta eta Carlos Lopez de las Heras Tubos Reunidoseko presidente eta zuzendari nagusia | Argazkia: Europa Press Francisco Irazusta eta Carlos Lopez de las Heras Tubos Reunidoseko presidente eta zuzendari nagusia | Argazkia: Europa Press

Amurrioko (Araba) Tubos Reunidos siderurgia enpresa hasi da galera egoerari buelta ematen. Azken zazpi urtean 337 milioiren galerak izan ostean, aurten maiatzera bitarte %125 handitu ditu salmentak iazkoekin alderatuta. 220 milioi euroren salmentak izan ditu orotara eta bost hilabetetan iazko fakturazio osoa, 243 milioi eurokoa berdindu du.

Egoera ikusita, 2023an emaitza garbi positiboranzko dinamikan sartzea espero du enpresak eta epe laburreko eskari zorroarekin lan egitea erabaki dute, hiruzpalau hilabete ingurukoarekin. Francisco Irazusta Tubos Reunidoseko presidenteak jakitera eman duenez, “eroso” daude eskari bolumen horrekin,  kostuen gorabehera horrekin eskari zorro luzea izatea “nahiko dramatikoa” izan litekeela uste dutelako.

Aurten ere martxan jarriko du enpresak bere plan estrategikoa, iazko irailean aurkeztu zuena. Hodien ekoizpena Amurrioko lantegian bilduko du azken hiruhilerako eta, horretarako, 11 milioi euroko inbertsioa egingo du lantegi berrian. Ondorioz, itxi egingo lirateke Trapagarango altzairutegia eta Iruñeko Adecsa. Bi lantegi horietako langile gehienei Amurrion lan egitea eskainiko zaie.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK