Irismen luzeko droneak garatu eta fabrikatzen dituen Fuvex enpresak 3 milioi euroko finantzaketa erronda itxi berri du. Eragiketa horren bidez Tuterako konpainiak aukera izango du bere nazioarteko hazkundea azkartzeko (Europan eta Hego Amerikan, batik bat) eta drone dualen teknologian Europako erreferente bilakatzeko.
Finantzazio errondan parte hartu dute Nafarroako Gobernuaren Sodena sozietate publikoak, SegoFinance taldearen Sego Venture start-upetan inbertitzeko funtsak, Izertis Venturesek eta industria, nekazaritza eta berrikuntza sektoreei lotutako hainbat familia-enpresek.
Enpresak, halaber, epe luzerako hazkunde-estrategia bermatuko duten finantzaketa-errondetarako konpromisoak ere jaso dituela baieztatu du.
“Erronda honek gure teknologia babestuko du, baita gure ikuspegia ere: Europaren autonomia estrategikoari laguntzea, Europatik diseinatu, fabrikatu eta operatutako droneak garatuz. Eragiketaren harpidetza eta etorkizuneko errondetarako jasotako konpromisoek inbertitzaileek Fuvexen potentzialean eta kontinenteko segurtasunerako eta lehiakortasunerako erabakigarria izango den merkatuan duten konfiantza erakusten dute»”, adierazi du Carlos Matilla konpainiako zuzendari nagusi eta sortzaileak.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta