• ENPRESAK GAUR
  • Txemi Cantera sariak Bartzelonako Tusgsal enpresa saritu du

Txemi Cantera sariak Bartzelonako Tusgsal enpresa saritu du

Errenteriako Alkimo enpresak 'Gizarte ekonomiako harrobi' saria jaso du. ASLE elkarteak antolatutako sarietan enpresa lehiakortasuna eta garapen soziala aitortu du

Txema Cantera sarien XXXVI. edizioa egin da | Argazkia: utzitakoa
Txema Cantera sarien XXXVI. edizioa egin da | Argazkia: utzitakoa
2026ko azaroaren 25a - 10:28
Eg. 2026ko azaroaren 25a - 10:36

Txemi Cantera sarien 36. edizioa egin zuen atzo ASLE enpresa elkarteak. Aurten, Bartzelonako Tusgsal eta Carmen Marcuello saritu dituzte. Tusgsal Bartzelonako metropoli-eremuko garraio-operadorea da eta Estatu osoko lan-sozietate handiena, 1.000 bazkide langile baino gehiagorekin. Carmen Marcuello Zaragozako Unibertsitateko Enpresen Zuzendaritza eta Antolaketa Saileko katedraduna da eta ekonomia sozialeko aditu nabarmena. Marcuellok euskal ekosistema kooperatiboarekin harremana izan du bere ikerketa ibilbidean.

 

ASLE elkarteak Gizarte ekonomiako harrobi sariaren bigarren edizioan Errenterian finkatuta dagoen Alkimo enpresa saritu du. Sari honen bigarren edizioa egin da aurten. Alkimo enpresa teknologikoa eta langile-sozietatea da eta esperientzia interaktiboen, 3D bistaratzearen, errealitate areagotuaren eta bideojokoen garapenean espezializatua da, batez ere, kultura, turismo, hezkuntza, industria eta publizitate arloetan.

Sari hauen helburua gizarte ekonomia defendatu eta sustatzen duten enpresa, erakunde eta eragileak aitortzea da. ASLEk 1991tik ematen du Txemi Cantera Nazioarteko Saria eta hasieratik mundu osoko enpresa eta pertsonak saritu du.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain