• ENPRESAK GAUR
  • ULMA Agricola kooperatibak planta berri bat inauguratu du Oñatin

ULMA Agricola kooperatibak planta berri bat inauguratu du Oñatin

Nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpen sistemak jasangarriagoak eta eraginkorragoak bihurtzeko helburua du plantak

Barredo, Arruti eta Elorza, gaur goizeko bisitan | Argazkia: Ulma
Barredo, Arruti eta Elorza, gaur goizeko bisitan | Argazkia: Ulma
2025eko urtarrilaren 24a
Eg. 2025eko urtarrilaren 24a

Eusko Jaurlaritzako sailburu Amaia Barredo, Gipuzkoako Foru Aldundiko Xabier Arruti eta Oñatiko alkate Izaro Elorzak Ulma Taldeko Ulma Agricola kooperatibaren instalazio berriak bisitatu dituzte gaur goizean. Denera, 10,5 milioi euro inbertitu ditu Ulma Agricolak Oñatin eraikitako planta berrian, instalazioak zein bertako teknologiak aintzat hartuta. Instalazioaren helburua da berotegi sistema aurreratuagoak diseinatzea, laboreen produktibitatea eta kalitatea erraztuko dutenak. Halaber, uraren eta ongarrien erabilera arrazionalizatzea ere dute helburu. Alegia, sektoreak dituen etorkizuneko erronkei erantzuna emango die.

 

Instalazio berriak 9.000 m²-ko azalera du eta energiaren eraginkortasuna eta funtzionaltasun aurreratua lortzeko hainbat neurri integratu ditu. Alberto Galdos ULMA Agricolako zuzendariaren arabera, "berotegiko laboreek nekazaritza ekoizpenaren etorkizunerako apustu seguruena" dira, uraren kontsumoan %40 arteko murrizketa erdietsiz eta produktuaren kalitatea bermatuz.

Oñatiko planta berriak plantilla %25 handitzea ahalbidetuko du, batez ere ingeniaritza industrialeko eta klima kontroleko teknologien arloetan. Kooperatibak, gainera, talentu espezializatuak erakartzeko estrategia indartu nahi du.

 

ULMA Agricolak bere produkzioaren %85 esportatzen du eta 50 herrialdetan baino gehiagotan proiektuak ditu, bereziki Estatu Batuetan eta Mexikon, non salmenten %60 fakturatzen den. 2024rako helburua fakturazioa %35 handitzea da.