Ulma Packaging-en lantegi berria eraikiko du Kreanek

Oñatin eraikiko dute planta eta ia 10.000 metro karratu izango ditu

Argazkia: Krean Argazkia: Krean

Krean taldeak Ulma Packaging-en lantegi industrial berria diseinatu eta eraikiko du. Ingeniaritza taldeak jakinarazi duenez, aurreproiektua eta jarduera zein egikaritze proiektuak egin ditu jada, eta planta berria eraikitzeko lehen fasea hastera doaz. Lantegia Oñatin izango da, Munazategin.

9.823 metro karratuko eraikinak bi solairu eta hiru espazio bereizi izango ditu. Espazio nagusiak 8.500 metro karratu izango ditu, fabrikazio eta muntaketa eremuari dagozkiena, eta beste bi espazioak bulego nahiz aldagelak eta lokal teknikoa izango dira.

Ulma Packagingek 50 urtetik gora daramatza packaging ekipo eta zerbitzuen diseinuan eta produkzioan. Enpresak 18 filial ditu mundu osoan, eta 50 herrialde baino gehiagotan du zabalik banaketa sarea. Krean kooperatibak 400 langile baino gehaigo ditu, eta arkitektura nahiz industria hobeak eta azpiegiturak eraikitzeaz arduratzen da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK