Urkabe Benetan eta Ameztoi enpresek bat egingo dute

Aurrez prestatutako jakien sektorean dihardute bi konpainiek. Elkarrekin 40 milioi euroko fakturazioa izatea aurreikusten dute

planta 1
planta 1
2025eko maiatzaren 26a
Eg. 2025eko maiatzaren 26a

Urkabe Benetan eta Ameztoi enpresak batu egingo dira. Jaki prestatuen sektorean dihardute bi konpainiek, eta euren produktu zorroa dibertsifikatuz asmoz, talde berri bat eratu dute. Zehazki, Ameztoi enpresaren atzean dagoen familia Urkabe Benetan enpresako akziodun bilakatuko da. Azaldu dutenez, bi enpresek bat eginda 40 milioi euroko fakturazioa izango dute eta 150 bat langileko lantaldea osatuko dute. Nazioarteko merkatuetara ere zabaldu nahi dute negozioa.

 

Urkabe Benetan Errenteriako (Gipuzkoa) konpainia da eta janari prestatua eskaintzeaz gain, urdaiazpiko egosia ekoizten du Urkabe markapean. Ameztoi, aldiz, Zestoako (Gipuzkoa) enpresa da, eta ostalaritzarako janaria egiten du.

2024an, Stellum Food&Tech inbertsio funtsa Urkabe Benetan-en akziodun bilakatu zen, enpresaren hazkunde plana bizkortzeko asmoz. Ohar bidez azaldu dutenez, eragiketa horrek erraztu du orain bi enpresen bateratzea, merkatuko posizioa indartuz.

 

Ameztoiko zuzendari nagusi Iñigo Ameztoik zera esan du akordioaren gainean: "Urkabe Benetan enpresak jakingo du Ameztoi bultzatzen, bi enpresek hazkunde-plan bateratua garatzea lor dezaten, bai eta nazioarteko presentzia handitzea ere, produktuen kalitateari eta berrikuntzaren eta plater berrien garapenaren aldeko apustuari dagokienez erreferente izaten jarraitzeko. Mugarri horiek betetzeko funtsezko zutabea Ameztoiko giza taldearen eta bere ekoizpen plantaren garapena izango da”.

Bestalde, David Martinez Stellum Food&Tech inbertsio funtseko zuzendariak esan du bateratze honek Espainiako Estatuan lidergoa emangio diola plater prestatuen sektorean.