• ENPRESAK GAUR
  • Automatizazio logistikoko ikerketa zentroa eraikiko da Urretxun

Automatizazio logistikoko ikerketa zentroa eraikiko da Urretxun

12 milioi euroko inbertsioa egin da Sprilurren lursailean Smartlog Nest izeneko zentroa eraikitzeko

Smartlog Nest proiektuaren diseinua | Argazkia: Irekia
Smartlog Nest proiektuaren diseinua | Argazkia: Irekia
2025eko urtarrilaren 23a
Eg. 2025eko urtarrilaren 23a

Urretxun eraikitzen ari dira Smartlog Nest izeneko automatizazio logistikoko ikerketa eta prestakuntza zentro berria, 12 milioi euroko inbertsioarekin.

Smartlog enpresak udalerrian dituen instalazioak bisitatu dituzte Andoitz Korta Eusko Jaurlaritzako Industria Sustatzeko sailburuordeak, Jon Luqui Urretxuko alkateak eta Xabi Zubizarreta Smartlog Groupeko zuzendari exekutiboak, bertako berrikuntza-proiektuak eta Smartlog Nest zentroaren eraikuntza-planak ezagutzeko.

Kortak arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza nabarmendu du, eta eskerrak eman ditu proiektuan inbertsio garrantzitsua egiteagatik eta erakunde publikoei industria-lurzorua berreskuratzen laguntzeagatik

Urretxuko berrikuntza eta talentu zentroak jada lortu du datozen hilabeteetan obrak hasteko udalaren baimena. Enpresak 9.874 metro karratuko lursail batean eraikitzen hasteko asmoa du; Urretxuko Sarralde enpresa zaharrari zegokion lursaila, baina 2006. urtean itxi zuten. 2008an erosi zuen udalak zonaldea, eta garbitze lanak egin ondoren, Sprilurrek eskuratu zuen 2020. urtean.