• ENPRESAK GAUR
  • Urriaren 21ean egingo da Rethink Industryren bosgarren edizioa

Urriaren 21ean egingo da Rethink Industryren bosgarren edizioa

'Lehiakortasuna. Talentua. Berrikuntza. Eraldatzen ari den mundu batean lehiatzeko gakoak' lelopean, industria sareraren topagune izateko asmoari eutsi nahi dio beste urtebetez

Re-think Industry jardunaldiaren laugarren edizioko parte hartzaileak | Argazkia: GFA
Re-think Industry jardunaldiaren laugarren edizioko parte hartzaileak | Argazkia: GFA
2026ko irailaren 11 - 15:41
Eg. 2026ko irailaren 11 - 15:50

Enpresa txiki eta ertain industrialen bilgune izateko asmoarekin jaio zen Rethink Industry orain dela 5 edizio. Eta ildo beretik jarraitu nahi du aurten ere. Urriaren 21ean Donostiako Kursaalen egingo den hitzorduak etorkizuneko erronka nagusietan jarri nahi du fokua.

 

Aurtengo leloa Lehiakortasuna. Talentua. Berrikuntza. Eraldatzen ari den mundu batean lehiatzeko gakoak izango da, eta Unai Andueza Gipuzkoako Ekonomia Sustapenerako eta Proiektu Estrategikoetarako diputatuak aditzera eman duenez, "ikasteko, hausnartzeko eta esperientziak partekatzeko" topagune izatea bilatzen du.

Hitzordua 9:30ean abiatuko da, irekiera instituzionalarekin, eta inaugurazio hitzaldiaren ardura Iván Martén Orkestrako presidentearena izango da. Itxierako hitzartzea, berriz, David Hurtado AAn aditu eta Microsofteko Berrikuntzako arduradunak egingo du. Talentuari zein berrikuntza teknologikoari loturiko mahai-inguruak ere izango dira.

 

Espero den parte hartzaile kopuruari buruz ezer gutxi aurreratu du Aldundiak. Iazko deialdian 650 profesionaletik gora batzea lortu zuen topaketak, eta aurten ere "ordezkaritza zabala" espero da.

Izen-ematea dagoeneko zabalik dago, programa osoa biltzen duen webgunearen bitartez egin daitekeena. 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain