Uvescok 1.072 milioi euroko irabaziak izan zituen 2023an

Taldeak 294 supermerkaturekin itxi zuen 2023a. E-commerce plataformak %18ko igoera izan zuen salmentetan eta %9koa bezeroetan

Angel Jareño Uvesco taldeko zuzendaria eta Jose Ramon Fernandez de Barrena presidentea | Argazkia: Uvesco Angel Jareño Uvesco taldeko zuzendaria eta Jose Ramon Fernandez de Barrena presidentea | Argazkia: Uvesco

2024an, Uvesco taldeak (BM eta Super Amara) enplegua sortzeari, negozioa hedatzeari, tokiko produktu freskoen aldeko apustuari eta jasangarritasuna eta operazioen eraginkortasunari emango dio lehentasuna. Hala azaldu dute gaur Donostian egindako agerraldian. Bertan, iazko emaitzen errepasoa eta urte berrirako estrategiak plazaratu dituzte. 2023 "urte konplexua" gainditu ondoren eta gero eta handiagoa den inflazioak eta kontsumitzailearen ohituren aldaketek markatuta, "marjinak doitzean eta sustapen ahaleginak handitzean" oinarritutako estrategia abian jarriko du taldeak.

Uvescoren mozkinak % 8,8 hazi ziren aurreko ekitaldian, eta 1.072 milioi euroko irabaziak izan zituzten. Hala, 200 profesional berri sartu ziren lan taldean. Inflazio-joerek markatutako urteko zailtasunei aurre egiteko, konpainiak, 28 milioi euro inbertitu ditu deskontu-kupoietan, eta BM marka berria jarri du martxan. Horrekin batera, taldeak 294 supermerkaturekin itxi zuen 2023a eta e-commerce plataformak %18ko igoera izan zuen salmentetan eta %9koa bezeroetan.

Taldeak Madrilgo erkidegoan 31 supermerkatu berri irekita hasiko du urtea. Jakinarazi dutenez, "berrikuntzaren eta digitalizazioaren bitartez" ondorengo plan berri hauei ekingo dio; denda berriak ireki eta enplegua sortzea eta tokiko produktu freskoen aldeko apustua eta eragiketen iraunkortasuna sustatzea. Gainera, Uvescok, 36 milioi euroko inbertsioa egitea eta 8 denda berri irekitzea aurreikusten du: bat Gipuzkoan, bat Nafarroan, bi Bizkaian eta lau Madrilen.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK