• ENPRESAK GAUR
  • Velatiak hartuko du Euskaliten presidentetza 2028ra bitartean

Velatiak hartuko du Euskaliten presidentetza 2028ra bitartean

Roberto Gil Roa izango da presidente berria

Roberto Gil
Roberto Gil
2026eko urtarrilaren 14a - 13:39

34 erakundek osatzen duten Euskaliten Patronatuak presidentetza berria aukeratu du: Velatia. Hala, Roberto Gil Roa Velatiako Kudeaketa Sistemen zuzendariak hartuko du presidente postua, ITP Aeroko Kalitate zuzendari den José Luis Díaz Manrique ordezkatuta. Hala erabaki du gaur Euskaliten Patronatuak. Postu berria datozen urteetarako izango da, zehazki, 2026tik 2028 tarterako.

 

Velatia familia enpresa industrial eta teknologikoa da, sare elektrikoen garapenean eta digitalizazio zein segurtasun digitalean espezializatutakoa; 20 herrialdetan aritzen da, 4.100 profesional baino gehiagorekin, eta 2025ean 1.100 milioi euroko fakturazio globala izan zuen. 2017. urtetik da Euskaliten patronatuko kide.

Gil Roa presidente berria Zientzia Kimikoetan lizentziaduna da EHUn; era berean, Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikaria da, eta ekintzailetza eta lidergo korporatiboan ere prestakuntza du. Velatian urte askoz lan egin du, eta 2004tik Euskalitekin kanpoko ebaluatzaile gisa lan egin ohi du.