CECOBI Bizkaiko Merkataritzako Enpresarien Konfederazioaren parte den Bizkaia Textil y Moda hauteskunde batzarra egin zuen atzo presidentea hautatu asmoz. Aurrerantzean, Veronika Drazdova izango da lehendakaria, eta Laura Zorrilla ordezkatuko du postuan.
Lehen aldia da pertsona migratzaile batek CECOBIn integratutako sektoreko elkarte bateko presidentetza hartzen duena. Bielorrusiatik etorritakoa da Drazdova, eta elkartetik azpimarratu dute "mugarriak agerian uzten" duela "Bizkaiko merkataritza ehuna osatzen duten pertsonen ibilbide eta profilen aniztasuna", eta "enpresen ordezkaritza guneetan gero eta presentzia handiagoa dutela".
Literatura Sorkuntzan eta Dramaturgian lizentziatua Minskeko Kultura Unibertsitatean, laneko ibilbidearen parte handi bat egin du Bilbon, baita Madrilen ere. 25 urte baino gehiago daramatza Moda merkataritzan, baita askotariko ardurak izan ere, bezeroen zuzeneko arreta edota saltokiak kudeatzea barne. 2016an MOIQUT denda zabaldu zuen, eta modaz gain, erakusketak, zuzeneko musika eta kultur arloko profesionalekin eginiko bestelako lankidetzak ere dendaren parte izan dira.
"Bizkaia Textil y Moda elkarte bizia izatea nahi dut; merkatariok entzuten gaituztela sentitzea, esperientziak partekatzea eta gure sektorea indartzeko elkarrekin lan egitea ahalbidetuko digun elkartea. Ekarpen handia egin diezaiekegu gure hiriei, eta gai izan behar dugu balio hori gizarteari helarazteko", azpimarratu du Drazdovak. Abentura berrian alboan izango du Leire Doueil, zeinak presidenteorde izaten jarraituko duen. babesa izango du. Doueilek elkarteko presidenteorde karguan jarraituko du, azken urteetan egindako lanari jarraipena emanez.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta