VIA Empresak aplikazioa estreinatu du

Egunkari digitalaren eduki guztiak irakurri ahal izango dira plataforma berritik

Argazkia: VIA Empresa
Argazkia: VIA Empresa
2026ko maiatzaren 18a - 09:58

VIA Empresak aplikazioa estreinatu berri du. Gaurtik aurrera, egunkari digital katalanak bere edukiak plataforma berriaren bidez ere eskainiko ditu, aktualitatetik hasi eta erreportaje zein elkarrizketetaraino; jada deskarga daiteke bai iOS bai Android gailuetan. 

 

“VIA Empresk nabigazioa optimizatu du eta egungo kontsumo-ohituretara egokitu da”, azaldu du hedabideak. Besteak beste, jakinarazpenak aktibatzeko aukera eskainiko du, baita gai eta egile zehatzak jarraitzeko aukera ere, katalanez zein gazteleraz.

Aplikazio berriarekin, egunkariak indartu egin du berrikuntzaren eta transformazio digitalaren aldeko apustua, “hurbiltasuna, azkartasuna eta pertsonalizazioa gero eta garrantzitsuagoak diren unean”, hain zuzen ere.