• ENPRESAK GAUR
  • Vidralak %9 gutxiago (47,9 milioi euro) irabazi du lehen hiruhilekoan

Vidralak %9 gutxiago (47,9 milioi euro) irabazi du lehen hiruhilekoan

Aurreikuspenen arabera 2025ean 450 milioi euroko Ebitda izatera iritsiko da Laudioko enpresa

Vidrala enpresak beirazko ontziak ekoizten ditu | Argazkia: Europa Press
Vidrala enpresak beirazko ontziak ekoizten ditu | Argazkia: Europa Press
2025eko apirilaren 29a
Eg. 2025eko apirilaren 29a

Vidrala taldeak 47,6 milioi euroko etekin garbiak irabazi ditu 2025eko lehen hiruhilekoan, hau da, akzio bakoitzeko 1,42 euroko irabaziak. Iaz baino %9 gutxiago eskuratu du hala Laudioko (Araba) enpresak, nahiz eta espero duen urte amaierarako 450 milioi euroko Ebitda lortzea.

 

Beirazko ontziak egiten dituen konpainiak lehen hiru hilabeteetan 104,6 milioi euroko Ebitda metatua izan du, %4,8ko beherakadarekin aurreko urteko epe beraren aldean; hala ere, hazkunde organikoa %1,4koa izan da.

Urtarriletik martxora 372,5 milioi euroko salmentak izan zituen enpresak, iaz baino %6,6 gutxiago termino organikoetan eta %11,2 gutxiago kanpo-faktoreen eragina kontuan izanik.