• ENPRESAK GAUR
  • Vidralak 298,3 milioi euroko mozkin garbiak eskuratu zituen iaz

Vidralak 298,3 milioi euroko mozkin garbiak eskuratu zituen iaz

Irabaziak %27,8 handitu ditu Laudioko enpresak, Brasil, Europa eta Erresuma Batuko merkatuetan izandako jardueragatik

Argazkia: Europa Press
Argazkia: Europa Press
2025eko otsailaren 28a
Eg. 2025eko otsailaren 28a

Beirazko ontziak fabrikatzen dituen Vidrala enpresak 298,3 milioi euroko mozkin garbiak eskuratu ditu 2024an, urtebete lehenago baino %27,8 gehiago. Guztira, 1.588 milioi euro lortu ditu salmentetan, 2023an baino %1,9 gehiago, eta 454 milioi euroko EBITDA izan du.

 

Laudioko enpresak azaldu du hazkunde “jasangarria” izan dutela, eta eragiketen marjinetan hobekuntza “esanguratsua” lortu dutela. Hala, emaitza hobetu dute Brasilgo merkatuan izandako bilakaeragatik, Europako kostu murrizketengatik eta Erresuma Batuan eskainitako zerbitzuengatik.

2024an zehar akzioko 1,4454 euro banatu zituen Vidralak dibidenduetan. Horri gehitu behar zaio Vidrala Italiaren salmentagatik banatutako 4 euro akzioko dibidentua. Halaber, 2025erako konpainiaren administrazio kontseiluak erabaki du %15 areagotzea dibidendua.