• ENPRESAK GAUR
  • Vidralak bikoiztu egin ditu mozkin garbiak, 184 milioi euroren irabaziak pilatuz

Vidralak bikoiztu egin ditu mozkin garbiak, 184 milioi euroren irabaziak pilatuz

Ia 1.200 milioi euroko salmentak izan dituzte urteko lehen bederatzi hilabeteetan. Dena den, 209,9 milioi euroko zorra du Laudioko enpresak

Vidralaren Laudioko lantegia | Argazkia: Vidrala
Vidralaren Laudioko lantegia | Argazkia: Vidrala
2023eko urriaren 18a
Eg. 2023eko urriaren 18a

Vidrala enpresa arabarrak 184,6 milioi euroko mozkin garbiak eskuratu ditu 2023ko lehen bederatzi hilabeteetan. Iazko epe berean irabazitakoaren bikoitza baina gehiago da aurtengo datua, zehazki ,%138 hazi dira enpresaren etekinak, Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeak (CNMV) gaur jakinarazi duenaren arabera.

 

Beirazko ontziak fabrikatzen ditu Laudioko konpainiak, eta hainbat lantegi ditu Espainian, Portugalen, Italian eta Ingalaterran, besteak beste. Aurtengo irailera arte 1.191,1 milioi euro eskuratu ditu salmentetan, iazko epe berean baino %17,4 gehiago.

EBITDAn ere gorakada nabarmena izaten ari da urtetik urtera. %98,6 hazi da aurten, eta 315,6 milioi euroko emaitza lortu du enpresak. Hala, bederatzi hilabete hauetan sortutako diru kutxa (89,6 milioi euro), enpresaren zorra murrizteko erabili dute, eta 209,9 eurotan geratu da orain. 2023ko lehen seihilekoan 284 milioikoa zen zorra, 2022an, aldiz, zorra txikiagoa zen, 165 milioi eurokoa, hain zuzen.

 

Vidralako ordezkariek azaldu dutenez, eskaria apaltzen ari den une honetan, "negozioaren marjinak berreskuratzen" ari dira, errentagarritasunari sendo eusten diote eta diru kutxa espero zuten mailan dago.