• ENPRESAK GAUR
  • Finkatuz eta Vital Fundazioa Innometal eta Ohmnia Electronics taldeen kapitalean sartu dira

Finkatuz eta Vital Fundazioa Innometal eta Ohmnia Electronics taldeen kapitalean sartu dira

17,5 milioi euroko inbertsioa egin du erakundeak. Eragiketaren helburua da Arabako industriari bultzada ematea

Argazkia: Vital Fundazioa
Argazkia: Vital Fundazioa
2025eko ekainaren 5a
Eg. 2025eko ekainaren 5a

Vital Fundazioa Innometal eta Ohmnia Electronics sozietateen kapitalean sartu da, 17,5 milioi euroko inbertsioa eginda. Arabako industriari bultzada emateko helburua du eragiketak, eta Eusko Jaurlaritzarekin, Euskal Finantzen Erakundeak kudeatzen duen Finkatuz funtsaren bidez, lortutako akordioari esker gauzatu da. Dena den, Jose Antonio Jainagaren Mirai inbertsio funtsak jarraituko du talde bien gehiengoa izaten.

 

Vital Fundazioak hartutako erabakia eragiketak Arabarentzat duen “erakargarritasun estrategiko bikoitzean” oinarritu da, “maila ekonomikoan eta sozialean”. Innomental eta Ohmnia Electronics taldeek hainbat industria enpresa kudeatzen dituzte. Hala, operazio honen bidez, egoitza Araban duten bost filial elkartzea lortu da, euren arteko sinergiak sortuko dituztelarik.

Vital Fundazioak ohar bidez zehaztu duenez, bi sozietate horien kapitalean sartzeak euren egoitza soziala Araban ezartzea bermatuko du, eta lurraldeko bost enpresaren ekoizpen ahalmena sendotuko du. Izan ere, enpresa horiek 210 lanpostu eta 55 milioi euroko salmentak dituzte denera.