• ENPRESAK GAUR
  • Volkswagenek ekoizpena etengo du datorren ostiralean

Volkswagenek ekoizpena etengo du datorren ostiralean

Direkzio zutabeak eta abiadura kaxak falta direla jakinarazi dio zuzendaritzak jarraipen batzordeari, aurrera egiteko ezinbestekoak. Gainera, 9.000 inguru "auto osatugabe" ekoitzi dituztela adierazi dio

Volkswagen Nafarroa | Argazkia: Europa Press
Volkswagen Nafarroa | Argazkia: Europa Press
2022eko abuztuaren 26a
Eg. 2022eko abuztuaren 26a

Datorren ostiralean, irailaren 2an, ez da produkziorik izango Landabenen. Bederatzigarrenez aurten. Hala jakinarazi dio zuzendaritza jarraipen batzordeari. Antza, direkzio zutabeak eta abiadura kaxak falta dira, ibilgailuak egiteko ezinbestekoak, eta, ondorioz, ekoizepena eten beharko dute. Langileak aldi baterako erregulazio espedientean jarriko ditu enpresak egun horretan. Astelehenetik ostegunera, ordea, hiru txanda izango dira.

 

Etenaldiaren berri emateaz gain, zuzendaritzak adierazi dio batzordeari egoera "oso ezegonkor" dagoela. Are gehiago, "auto osatugabeak" egiten aritu dira. UGTk esandakoaren arabera, 9.000 auto izan dira gutxi gora behera. Aipaturiko ibilgailuei MIBak falta omen zaizkie, besteak beste, mugikorren konektibitatea eta nabigazioa kontrolatzeko osagaia, eta Landabenen, Irañetan (Nafarroan) eta Santanderren gorde dira.