• ENPRESAK GAUR
  • Volotea hegazkin konpainia hartzekodunen aurrekonkurtsoan sartu da

Volotea hegazkin konpainia hartzekodunen aurrekonkurtsoan sartu da

Voloteak 22 joan-etorri egiten ditu Loiuko aireportutik, bost Hondarribitik eta hiru Gasteiztik. Noaineko aireportuan abendutik aurrera lan egingo du eta Biarritzen udan eskaintzen ditu hegaldiak

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026ko irailaren 30a - 10:06

Volotea hegazkin konpainiak hartzekodunen aurrekonkurtsoa zabaldu du. 200 milioi euro inguruko finantza zorra du Asturiaseko (Espainia) enpresak. Euskal Herriko aireportu guztietan lan egiten duen konpainiak, duela astebete jakinarazi zuen hartzekodunekin elkarrizketetan zebilela. Konpainiaren bideragarritasuna bermatuko duen akordio batera iristeko bidea lortu nahi du. Gauzak horrela, egoera ekonomikoa hobetzeko, hegazkin kopurua murriztea erabaki dute. Gaur egun 44 hegazkineko flota dute eta helburua 30 edo 35era murriztea izango da. Enpresa inbertsore berrien bila dabil kapitala handitu ahal izateko.

 

Albiste honek zalantza hedatu du Euskal Herriko aireportuetan. Hegazkin konpainiak egunero 22 joan-etorri egiten ditu Loiutik, bost Hondarribitik eta hiru Gasteiztik. Abendutik aurrera Noaingo aireportuan hasiko dira lanean. Momentuz ez da jakin flota murrizketak zein eragin izango duen hegaldietan. Hegaldiak bertan behera geratuko balira, bidaiariek beraien eskubideak bermatuak izango lituzkete Europako legediak ezartzen duen arabera. Besteak beste, dirua itzultzeko aukera edo beste garraio bide bat jartzeko aukera izango lukete.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain