• ENPRESAK GAUR
  • Xabier Plano da Nasergy konpainiako zuzendari exekutibo berria

Xabier Plano da Nasergy konpainiako zuzendari exekutibo berria

Marketin ikasketak egin eta gero, zenbait enpresa eta multinazionaletan lan egin du Planok

Xabier Plano | Argazkia: Linkedin
Xabier Plano | Argazkia: Linkedin
2025eko abuztuaren 22a - 13:12

Navarra Capital hedabideak jakinarazi duenez, Xabier Plano izango da Nasergy enpresaren zuzendari exekutibo berria. Etapa berriari ekin nahi dio enpresak, helburu izanik erreferente bilakatzea energia-aholkularitzan.

 

Xabier Planok Japoniako Beam Suntory multinazionalean lan egin du azken hamarkadan. Marketin eta merkataritza-kudeaketa ikasketak egin zituen, baita arlo bereko masterra ere, eta enpresa japoniarrera iritsi aurretik Licores Baines konpainian eta Maxxium Españan aritu zen lanean. Orain, ordea, bere familiaren enpresara salto egitea erabaki du; izan ere, bere aita Javier eta anaia Jon konpainiaren parte dira.

Nasergy energia aholkularitzako enpresa familiarra da, Mutiloan (Nafarroa) kokatuta, eta 30 urte baino gehiagoko esperientzia du energia eraginkortasunaren sektorean. Partikularrei zein enpresei beren argi- eta gas-fakturak murrizten laguntzen die, soluzio pertsonalizatuak eskainita: tarifen alderaketa, autokontsumo fotovoltaiko sistemen instalazioa, biomasaren erabilera…