• ENPRESAK GAUR
  • Xabier Sagredok BBK Fundazioko presidente izateari utziko dio

Xabier Sagredok BBK Fundazioko presidente izateari utziko dio

Atzo hainbat hedabidek aurreraturiko informazioa da. Antza, "arrazoi profesionalengatik" hartu du erabakia

Xabier Sagredo Ormaza | Argazkia: BBK Fundazioa
Xabier Sagredo Ormaza | Argazkia: BBK Fundazioa
2025eko abenduaren 16a - 08:32

Zurrumurruak ziotena hainbat hedabidek aurreratu zuten atzo: Xabier Sagredok BBK Fundazioko presidente kargua utziko du, eta hala jakinaraziko du bihar ofizialk fundazioko patronatuko bileran.

 

12 urte egin ditu Sagredok karguan, eta hedabideak aurreraturikoaren arabera, "arrazoi profesionalak" izan dira erabakia hartzera bultzatu dutenak.

Ikusteke dago nork hartuko duen Sagredoren lekukotza, baina bi izen dira bolo-bolo dabiltzanak. Biek dute lotura gertu-gertukoa Bizkaiarekin, batak politikagintzarekin, eta besteak kirolarekin.