• ENPRESAK GAUR
  • Zabalik da Iruña Ekintzaile programan izena emateko epea

Zabalik da Iruña Ekintzaile programan izena emateko epea

Programak hiriko merkataritzari bultzada eman nahi dio, izan negozio berriei, izan dagoeneko existitzen direnen erreleboari

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026eko martxoaren 31a - 10:39

Iruñeko merkataritza sustatu eta berpiztea bilatzen duen Iruña Ekintzaile egitasmoa bueltan da. Iruñako Udalak eta CEINek antolatua, %100eko finantzaketa du, eta bertan izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Negozioa ireki edo baten bat bereganatzea buruan duten pertsonentzat, euren negozioari bultzada eman nahi diotenentzat, zein negozioa saltzea buruan dutenentzat pentsaturiko proiektua da.

 

Programak hiru mugarri garrantzitsu izango ditu. Lehena, apirilaren 14 eta urriaren 15 bitartean egingo dena, formakuntza-pildorak dira. Bigarrena, berriz, pertsonalizatutako aholkularitza da, abuztua eta urria bitartea jaso ahalko dutena parte hartzaileek. Itxiera ekitaldia azken mugarria izango da, baina antolatzaileek oraindik ez dute data baieztatu.

Izen-emateak, CEINen webgune bitartez egin ahalko dira, eta bertan topa daitezke aurreko edizioetako zenbait parte hartzaileren testigantzak.