• ENPRESAK GAUR
  • Zabalik dago Sarrallek emakumeei zuzenduta dituen beka programan parte hartzeko izen-emate epea

Zabalik dago Sarrallek emakumeei zuzenduta dituen beka programan parte hartzeko izen-emate epea

Zientzia eta teknologia arloan gradu bikoitzeko ikasketak egin nahi dituzten 18 urtetik 25 urtera bitarteko emakumeek eman dezakete izena, Euskadin bizi direnek eta aurreko ikasturtea osorik gainditu dutenek

Uztailaren 22ra arte zabalik egongo da bekak eskuratzeko izen-emate epea | Argazkia: Sarralle
Uztailaren 22ra arte zabalik egongo da bekak eskuratzeko izen-emate epea | Argazkia: Sarralle
2022ko uztailaren 15a - 13:30

Sarralle Azpeitiko enpresak SARRALLE GROW izeneko beka-programaren laugarren edizioa jarri du martxan, zientzia eta teknologia graduak ikasten dituzten emakumeei bultzada bat eman asmoz. Alde batetik, gizonen eta emakumeen arteko arrakala teknologikoa geldiarazi eta zuzendaritza-postuetan emakumeen presentzia sendotu nahi dituzte; eta, bestetik, arazo ekonomikoak dituzten familiei lagundu nahi diete, beren alaben unibertsitate-ikasketen alde egin dezaten.

 

Ikasturteko 1.000 euroko bi beka emango ditu Sarrallek. Bekak, 18 eta 25 urte bitarteko emakumeei zuzenduta daude, baldin eta Euskadin bizi badira eta datorren ikasturtean zientzia-, teknologia-, ingeniaritza- eta matematika-ikasketen  gradu bikoitza egiten badute edota ADEn eta beste espezialitate batean gradu bikoitza egiten badute. Orain arte, sei gaztek jaso dute beka SARRALLE GROW programan, eta irailetik aurrera beste bi emakumek izango dute horretarako aukera.

Gainera, ingeniaritza munduan eta Sarralleko departamentu korporatiboetan ordaindutako praktikak egiteko aukera izango dute uda guztietan, bai eta gradu amaierako proiektu bat ere, beren ibilbide profesionala garatu nahi duten taldearen barruan.

 

Uztailaren 22ra arte zabalik egongo da beka eskuratu ahal izateko izen-emate epea. Eskaera Sarralleren www.sarralle.com webguneko Career atalean egin beharko da bertan atxikita dagoen eskaera-inprimakia beteta.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain