• ENPRESAK GAUR
  • Zubietako erraustegiko langileek greba egingo dute asteazkenean

Zubietako erraustegiko langileek greba egingo dute asteazkenean

Lan hitzarmen propioa eskatzen dute. Langile batzordeak salatu du langileen osasuna arriskuan jarri dutela erraustegiko arduradunek

Zubietako erraustegiko langileen mobilizazio bat | Argazkia: LAB
Zubietako erraustegiko langileen mobilizazio bat | Argazkia: LAB
2026ko irailaren 22a - 13:26

ELA eta LABek deituta, Zubietako erraustegiko langileek greba egingo dute asteazken honetan. Lan hitzarmen propioa aldarrikatzen dute, eta era berean, kexu dira euren osasuna arriskuan jarri delako lantegian, berriki sute bat izan baita plantan.

 

Enpresa batzordeak iragarri du mobilizazioa egingo dutela goizeko 8:00etan erraustegiaren aurrean.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain