
Ba al zenekien Gabonetako Loteriako sari nagusia irabazteko probabilitatea %0,00001koa dela? Eta %86ko aukera duzula esku hutsik joateko? Aurten ere ez duzu loteria irabaziko —seguruenik—, baina EnpresaBIDEAren zozketan parte hartu dezakezu, eta Olentzero eta Mari Domingiren opari aurreratua jaso!
EnpresaBIDEAk, elkar Taldearekin lankidetzan, ekonomiari buruzko liburu-sorta bat zozkatuko du, honako liburuek osatutakoa:
- SUSTRAIKO ERALDAKETAK MUNDUAN, JOERA EKONOMIKO ETA POLITIKOEN BIHURGUNEAK, Andoni Eizagirre eta Ion Muñoa
- KALITATEAREN KUDEAKETA-OINARRIZKO TEORIA, Alazne Gutierrez Lorenzo, Maider Amutio Izaguirre eta Roberto Palos Urrutia
- FINANTZA KONTABILITATEA, Ander Ibarloza Arrizabalaga, Robert Ugalde Zabala eta Javier Corral Lage
- KOOPERATIBAK ETA EUSKARA, Amagoia Unanue eta Nahia Intxausti
Nola parte hartu zozketan?
Zozketan parte hartzeko bi baldintza bete beharko dira. Batetik, EnpresaBIDEAren buletinean harpidetuta egotea. Oraindik harpidetu ez bazara, hemen eman dezakezu izena. Bestetik, behean topatuko duzun formularioa betetzea zure datuekin. Formularioa ondo ikusten ez baduzu, egin klik hemen.
Parte hartzeko azken eguna abenduaren 21a izango da. Zozketa, berriz, abenduaren 22an egingo da, Gabonetako loteriaren egunean. Egun horretan bertan EnpresaBIDEA harremanetan jarriko da zuzenean irabazlearekin. Sarituak liburua jaso ahalko du aukeratutako Elkar dendan.
Zorte on parte hartzaile guztiei!