109 milioi euroko irabaziak izan ditu Laboral Kutxak urteko lehen erdian

2022ko epe berarekin alderatuz ia %69 hazi dira finantza-erakundearen mozkinak

Txomin García presideneta eta Xabier Egibar zuzendari nagusia | Argazkia: Laboral Kutxa Txomin García presideneta eta Xabier Egibar zuzendari nagusia | Argazkia: Laboral Kutxa

Urtearen lehen sei hilabeteetan 109,7 milioi euroko irabaziak izan ditu Laboral Kutxak, iazko epe berean baino %68,8 gehiago. Erakundearen arabera, interes-tasen bilakaerak eta balantzeko aktiboen kreditu-kalitate sendoak izan duten eragin positiboak ez ezik, beste faktore batek ere lagundu du emaitza hori lortzen: jardueraren hazkunde nabarmenak, bai etxebizitzak bai tamaina handiagoko enpresak finantzatzekoak, azken ekitaldietan entitateak izan duen ibilbide estrategikoari jarraikiz”.

Interesen marjinak izan dira emaitza onaren arrazoi nagusia, izan ere, bikoiztu egin dira urtearen lehen seihilekoan eta 248,2 milioi eurora iritsi dira. Halaber, komisio garbiak, “ordainbideetako goranzko ekarpena, transakzionaltasun-maila handiagoa eta bezeroentzako aurrezki- eta inbertsio-zerbitzuen interesak” direla eta, %1,1 igo dira.

Laboral Kutxak “zuhurtziaz kudeatzen ditu arriskuak”, eta “kalitate handikoa da” euren kreditu-inbertsioa. Hala, berankortasun-tasa (zalantzazko maileguak) %2,67ra jaitsi da, sektorearena %3,49an dagoen bitartean.

Kaudimenari dagokionez, “lehen postuan jarraitzen du bere erreferentziazko merkatuan”, eta %22,40koa da kalitate goreneko kapitalaren CET1 (Common Equity Tier1) adierazlean.

Aurrezkietan, 28.955 milioi euro dituzte bilduta erakundeko bezeroek, 518,9 milioi euro igo direlarik urtearen lehen erdian, hau da, %1,83ko hazkundea.

Kreditu-inbertsioak ere gora egin du (%1,82), eta 15.476,5 milioi euroko maileguak eman ditu denera erakundeak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK