114 pertsona kontratatu ditu aurten Kutxabankek

Finantza erakundeak 5.000 langile baino gehiago ditu egun

Kutxabanken egoitza Bilbon | Argazkia: EnpresaBIDEA Kutxabanken egoitza Bilbon | Argazkia: EnpresaBIDEA

Kutxabankek aurten 114 pertsona kontratatu dituela iragarri du. Bankuko arlo desberdinetan kontratatu mugagabeak izan dira, eta finantza erakundeak jakinarazi duenez, pertsona gehienek aurretiaz nolabaiteko lan harremana zuten, soilik 34 langile ez zuten inongo lotura profesionalik bankuarekin.

2024 urte amaierarako 150 kontrataziotara ailegatzea espero du Kutxabankek, “enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzen jarraitzeko konpromisoa” duelarik. Erakundearen jarduera eremu guztiak osatu nahi baditu ere, bezeroarentzako arreta pertsonalizatua indartu nahi du. Egun, 5.000 pertsona baino gehiagok egiten dute lan finantza erakundean.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK