4.000 pertsona baliatu ziren iaz Kutxabanken finantza hezkuntzako ekimenez

Finantza sistemak hobeto ulertzeko ekimenak dira

Kutxabanken egoitza Bilbon | Argazkia: EnpresaBIDEA Kutxabanken egoitza Bilbon | Argazkia: EnpresaBIDEA

Kutxabankek finantza sistemei lotuta dituen ekimenetan 4.000 pertsonatik gorak hartu zuten parte 2022an, gehienbat ikasleek eta adinekoek. Programa horiek Finantza Taldea osatzen duten sozietateetako profesionalek eman zituzten, modu boluntarioan.

‘Bizitzarako Finantzak’ izeneko programa izan zen beste behin ere jarraipen handiena izan zuen finantza hezkuntza ekimena. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Kordobako zenbait ikastetxetako DBHko eta Lanbide Heziketako 2.700 ikaslek hartu baitzuten parte ikastaroaren zortzigarren edizioan.

Aurrezki Kutxen Fundazioaren (Funcas) laguntzarekin gauzatzen da programa. 2015ean izan zen lehenengo ikastaroa eta, orduz geroztik, 14 eta 17 urte bitarteko 15.000 ikasle baino gehiago trebatu dira finantzen munduan, Kutxabankek ikastetxeekin lankidetza estuan gauzatutako proiektu pedagokikoaren bidez.

Halaber, eta gaiari lotuta, iaz 77 tailer egin zituen Kutxabankek adinekoak ere finantzen munduan trebatzeko, eta 1.120 adinekok hartu zuten parte guztira.

Duela 3 urtetik, Kutxabank Gestionek eta Kutxabank Aseguruak elkarlanean dihardute ‘Zure Ametsetara Bidean’ programetan, Inverco eta Espainiako Junior Achievemetekin batera. Kutxabank Asegurua, bestalde, ‘Arriskua eta Ni’ programan parte hartzen ari da. Proiektu horietan, enpresetako hainbat langilek prestakuntza finantzarioa eta solidarioa ematen dute, beren borondatez, hainbat ikastetxetan.

Fineco-Kutxabankeko Banka Pribatuko plantillak ematen duen hezkuntza finantzen eta enpresen munduarekin lotura estua duten kolektiboetara bideratuta dago, unibertsitate gradu, mintegi tematiko edo master espezializatuen bidez.  

Bere kudeatzaile espezializatuek 200 eskola ordu inguru ematen dituzte urtean unibertsitateetan, batez ere Deusto Business Schoolen eta Euskal Herriko Unibertsitatean. Gainera, finantza jasangarrietan espezializaturiko ‘ESG Investment and Finance Summer Programme’ programa akademikoaren eraikuntzaren buru da.

Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaia Talentekin ere lankidetzan dihardu duela hamarkada bat baino gehiagotik, berrikuntza eta ezagutza prozesuan kualifikazio handiko pertsonak erakartzeko, lotzeko, eta bertan atxikitzeko beharrezkoak diren baldintzak ezartzen lagundu eta bultzatzeko programetan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK