Altxor Publikoak 1.959 milioi euro saldu ditu hiru eta bederatzi hilabeterako letretan

%2,97ko interes tasa aplikatu zaie

Argazkia: Espainiako Bankua Argazkia: Espainiako Bankua

Espainiako Altxor Publikoak 1.959 milioi euro saldu ditu hiru eta bederatzi hilabeterako letretan, eta inbertitzaileek 6.300 milioi eurotik gorako eskaria egin dute, esleitutako zenbatekoa baino hiru aldiz handiagoa.

Zehazki, hiru hilabeteko letretan 509 milioi euro saldu ditu, %2,520ko interes marjinalean, epe bereko aurreko enkanteko %2,198tik gora. Eskaria, berriz, 2.204 milioi eurokoa izan da. Bederatzi hilabeterako letretan 1.450 milioi euro saldu ditu, %2,973ko interes marjinalean, hori ere urtarrileko enkanteko %2,839 baino handiagoa izanik. Bederatzi hilabeterako letren eskaria, aldiz, 4.161 milioi eurokoa izan da.

Ondorioz, Espainiako Altxor Publikoak guztira 1.959 milioi euro jarri ditu asteko lehen enkantean, eta zenbateko hori aurreikusita zegoen batezbesteko eremuan kokatu da, hau da, 1.500 eta 2.500 milioi euro artean. Hala ere, inbertitzaileek eskatutako 6.365 milioi euroren, eta azkenean jarritako 1.959 milioiren arteko aldea oso altua izan da.

Ostegun honetarako du deituta Altxor Publikoak obligazioen enkantea. Bertan, 5.500 eta 6.500 milioi euro artean saltzea dago aurreikusita.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK